“Konfiantza”, “gizarte adostasuna”, “integrazioa”, “irekiera”, “malgusegurtasuna”, “erakargarria”, “pertsona sortzaileak sare globaletan”, “ametsa”, “kontakizunak”, “ulermena”, “berrikuntza”, “sorkuntza prozesuan dauden identitate berriak”,… Kristina Sogaard daniarraren eta Jeffrey Saunders estatu batuarraren diskurtso aberatsa betetzen duten hitzetako batzuk dira. Ah!!! Eta gaztelaniaz erabiltzen dugun gure @ edo “los vascos y vascas” horren parean, ingelesezko euren power pointean benetan polita den formula bat erabili zuten lengoaia sexista ekiditeko: “(wo) man”.
Egia esan euren hitz horiek makina bat hausnarketa eragin didate eta aitortu behar dut etorkizuneko mezu hori datorren igandean Alderdi Egunan emango dudan hitzaldiaren zati handi baten oinarria eta abiaburua izango dela.
Erantzukizun itzela!
Aralarretik egunera arte beti egon naiz urteroko gure zitan, batzuetan muntaketaren atzean lanean, segurtasun lanetan, EGIren kanpaldian, Alonsotegi edo Durangoko uri erakundeekin, agertokian Bizkaiko edo EBBren burukide moduan eta aurtengoa sekulako konpromisoa da niretzat!: lehenengoz, aurrean milaka pertsona edukita, EBBren lehendakari moduan. Uffff!!! Ezin dizuet ukatu kontzentraturik eta tentsioan nagoela. Uste dut erantzukizuna gainditzeko gauza izango naizela; hori bai, jakin dakit handik goitik, agertokitik, hunkitu egingo naizela niretzat hain maiteak izan diren eta gaur gure artean ez dauden pertsona batzuk gogoratuz.
Barkatu beharko didazue baina oraindik ere asko kostatzen zait blogaren bidez sentimenduak transmititzea. Baina itzul gaitezen gure iparraldeko lagunekin izan dugun esperientziara.
Jardunaldi emankor honi buruzko aurreko postean ere esaten nuen bezala Copenhagen Institute for Futures Studies-eko ordezkariek “Gizarte aldaketa sustatuz 2020ko epemugarako. Euskal Herriaren etorkizuna”txostenaren lehen ondorioak aurkeztu zituzten Euskalduna Jauregian.
Lan ordu batzuk konpartitu genituen ehun bat euskal gizarte antolatuko eskuorde eta euskal erakundeetako arduradunekin. Bertan egon ziren, adibidez, Sindrome de Down Fundazioa eta Caritas, edo FEVAS, Gorabide eta Bizkaiko Gorren Elkartea, eta horiek guztiek aukera izan zuten aditu eskandinaviarren lehen gomendioak ezagutzeko. Bat nator nire aurreko postari dagokionez “Belokek” egin duen iruzkinarekin, GKE eta irabazteko asmorik gabeko beste antolakuntza batzuetatik boluntario eta profesionalek egiten duten lan aparta eta nekosoarekiko harrotasuna. Guk, aldi berean, horien ardura, beharrizan eta iruzkinak etorkizuneko gure proiektu estrategikoan jasota agertzea gurako genuke.
Atzo beste urrats bat eman dugu parte hartzea sustatzen duen¨Think Gaur Euskaddi 2020¨ deritzogun etorkizuneko prozesu estrategikoan. Zoritxarrez bilera minutu bateko isilaldiarekin hasi genuen Luis Conderen oroimenez; berarentzat guztiok, ezin zitekeen beste era batera izan, sentimenduz betetako oroipenak izan genituen.
ETA iragana den bitartean nikKristina L.Sogaard-en hitz batzuk aukeratu nahi nituzke: “Etorkizuna ez da berez datorren zerbait, eraikitzen dugun zerbait baizik”. Proaktibitatetik guk ez dugu etsiko eta Bakean bizi den Euskadi amesten dugu. Aditu eskandinaviarrek, halaber, baieztatu zuten herritarra izateak ez duela esan nahi hartzea bakarrik, trukean zerbait eman behar delako, konpromisoa eduki behar delako, sare globaletan jardungo duten pertsona sortzaileekin, baina tokikoak izateko era berri batetik abiatuta…
Utzidazue orain pasadizo bat kontatzen. Sabino Arana Fundazioarekin lana amaitu ostean Kristina eta Jefreyk Irune Zuluagari esan zioten mesedez “pintxo batzuk jatera” joan nahi zutela. Iñaki Ruiz eta Itziar Mendieta izan ziren anfitrioi lanak egin zituztenak. Bidaia tranbian egin zuten; tartean Deustuko Unibertsitatea, Guggenheim eta Abandoibarra berria goraipatzen zituzten iruzkinak egin zituzten eta iritsi ziren Arriaga Antzokira. Bertan kasualitatez Kepa Junkera aurkitu eta agurtu zuten; horretaz ari garela, bere azken diskoa goizero ari gara Euskadi Irratia edo Radio Euskadin deskubritzen eta asko gustatzen zait. Handik Plaza Barrira joan ziran.
Urdaiazpikoa, pate eta intxaurdun pintxoak eta ardo ondu gozoa ¨Victor Montes¨ tabernan. Hegaluzea, izokin eta bakailaoa Bizkaiko erara “Cafe Bilbao¨n. Ematen du Jeff aditu bihurtu dela Alde Zaharreko xarmetan uda aurretik ere aste batzuk egin zituelako Euskadin txostena prestatzen. Kristinak “mesedez” edo “eskerrik asko” adierazten duten kartelek zer esan nahi zuten galdetu zuen eta galdera zuhur baten ostean “Ura mesedez” eskatu zion zerbitzari atseginari. Iñaki eta Itziarrek esan didate gero Sabin Etxean dagoen Aralar Kafetegira etorri zirela eta harrituta ikusi zutela ¨Think Gaur¨ dion pankarta itzela. Jefreyk oraindik ere ia ezpainak miazkatzen jarraitzen zuen eta bere burua eskaini zuen “Euskadiren enbaxadore gastronomikoa izateko Danimarkan”.
Eta, duda barik, hori bai dela Euskadirengandik eskandinaviarrek zer ikasi asko duten arloetako bat.
Egin duten txostenak argi erakusten digu etorkizunera iristeko ilusio horrekin oraindik ere gauza asko egin behar ditugula, baina baita harro egon gaitezkeela Euzko Alderdi Jeltzalearen erakunde eta gizarte mailako aitzindaritzaren urte hauetan urratu dugun bidearekin ere.
Etiquetas: etorkizuna
Septiembre 25, 2008 a las 3:09 pm |
Eskerrik asko Iñigo eta Zorionak euskeraz posta idazteagatik. Nahiz eta zure euskeraz posta agertu, oso interesgarria izan dela esan desaket.
Lehenengo eta behin irakurri dut aipatu duzun Beloken Irakuzkinari buruzko eta eskertzekoa da zure ahalegina.
Seguraski datorren igandean alderdian oso ondo egingo duzu zure hitzaldi. zure geziekin lasterka jarriko dituzu etsaiak…
¡Ongi izan, lanari emana bizi zara!
Septiembre 25, 2008 a las 4:26 pm |
Si fueras tan amable, cuando escribes los artículos en euskera, de hacer doble esfuerzo y que los que somos vascos pero no estamos muy duchos, todavía en el idoma de la tierra, pudieramos leerlos en el puto castellano……te lo agradeceriamos…..jajjajajjajajj. Es una ironía de una militante peneuvista y andaluza, nada más…
Septiembre 25, 2008 a las 6:08 pm |
Nik uste dut inoiz ez dudala ikusi post bat euskaraz Patxi Lopezen blogan. Eta berak “el lehendakari de todos los vascos” izan nahi du.
Besarkada bat, Iñigo! Eta beste bat Belokerentzat (eskerrik asko nire blogan sartzeagatik)
Septiembre 25, 2008 a las 6:15 pm |
Animo iganderako. Duda gabe unkigarria izango da zuretzat. Interes haundiarekin entzungo zaitugu, baino mesedez… ¡gogoratu taloa mitinaren ostean jaten dugula, ez gehiegi luzatu!
Broma da… Orain urte batzuk Santurtzin entzun nizun mitina ematen. Handik gaur egunera hainbat hobetu duzu zure jenderaren aurreko mintzamena. Igandekoa azken froga izango da… (Presio apur bat gehitu nahian… besterik ez,…je, je)
Eta aurreko egunetan norbaitek komentarion batean ezan bezela, a ver Forondatik ateratzen garen proposamen konkretu batekin, gende guztia txundituta uzteko modukoa, gizartearen aitizindariak izaten jarraitzen dugula frogatzen duena.
Iganderarte.
Septiembre 25, 2008 a las 7:23 pm |
Hasieran erabiltzen dituzun hitzak oso interesgarriak dira eta ausnarketa egitera eraman gaitzake, atzo esan zutenez herrialde nordiko pertsonek zerga handiak ordaintzen dituzte eta gustora, horren atzetik “Konfiantza” dagoela uste dut, konfiantza beraien erakunde eta politikoengan, gizarteak zergekiko jarrera positiboa izan dezan hau behar beharrezkotzat jotzen dut, “gizarte adostasuna” badirudi edo behintzat neri askotan hori iruditzen zait herri honetan adostasunak lortzea oso zaila dela, beti sortzen dira proiektu guztietarako kontrako elkarteak, berdina gertatzen al da iparraldeko herri hoietan? Hau ona a la txarra da, gizarte partaidetza ikuspuntutik? Eta noski lan munduan adostasuna lortuko bagenu, sindikatu eta erakunde, enpresario arteko harremanak hobetzea zein garrantzitsu eta ona izango litzateke gure gizarterako, baina zaila dirudi…etorkinen eta gabeziren bat dutenen “integrazioa”, munduarekiko“irekiera”, “malgusegurtasuna”, “erakargarria”, “pertsona sortzaileak sare globaletan”, “ametsa”, “kontakizunak”, “ulermena”, “berrikuntza”, “sorkuntza….baina nere kezka baloreetan datza? Zein balore ditugu? Balore aldaketa bat beharrezko al da gure gizartean? Zein balore aldatu behar dira? Hau beharrezkoa izatekotan nola? Zenbat denbora pasa behar da balore aldaketa lortzeko? Sentitzen dut, erantzun gabeko galderak egiteko gaitasuna besterik ez izatea…
Septiembre 25, 2008 a las 7:57 pm |
Post interesgarria, interneteko arauak erabiliz (estekak), pertsonala eta euskaraz (hurrengoa bizkaieraz), hori da politika 2.0-rako bidea!
Pasadizoarena interesgarria, pintxo batzuk hartuz eta gure bizimodu baketsua eta ohiturak erakutsiz gure herriaz maitemintzen dira gure bisitariek.
Iganderako lasai, bakarrik gomendio bat: doinua zaindu.
Alderdikideok eta alderdizaleok adi egongo gara.
BAIETZ!!
Septiembre 26, 2008 a las 7:18 am |
Gaur (2008/09/26) Poitika orokorrreko osoko bilkura ospatuko da Eusko Lege Biltzarrean. Azken politika orokorreko osoko bilkura auteskundeen aurretik. “por comentar”….
http://www.vc.ehu.es/gordailua/Axular_1.htm
Septiembre 26, 2008 a las 7:24 am |
Completamente de acuerdo con la necesidad de medidas de conciliación. Pero en estos momentos se está tramitando en el Parlamento Vasco una ley de familia que parece más destinada a portenciar las ayudas e incentivos económicos a la familia que a procurar la viabilidad deseable de la misma como organización social en la que desarrollarse.
de hecho un informe económico del BBVA del año pasado dice literalmete: “De acuerdo a la teoría económica, las ayudas directas a la natalidad, en la medida que reducen el coste de criar
un hijo, suponen un incentivo a la natalidad en aquellas familias que previamente no podían permitirse tenerlo. Por ello, quizá este tipo de medidas debería dirigirse a hogares con determinados niveles de renta para que su efectividad sea mayor”
Y el mismo informe recoge: “Por ello, para fomentar la natalidad, sería mas efectivo implementar políticas “de oferta”, dirigidas a aumentar la
estabilidad laboral y a facilitar la combinación del desarrollo profesional y la crianza de los hijos (flexibilización de los horarios de trabajo, trabajo a tiempo parcial, guarderías, bajas de maternidad, etc.)”
Sería deseable que las normas que se aprueben estableciesen remisiones a normas de conciliación de la vida personal, laboral y familiar para que las leyes de familia verdaderamente la protegiesen.
Septiembre 26, 2008 a las 9:27 am |
Benetan eskerrik asko zuri, Iker eta ondo pasa aste buru honetan! gauza berbera danori!