Joan zan larunbatan, Politika Kulturalei buruzko lan ihardunaldia izan genuen Sabin Etxea-n.Egia esan, gai honek izugarri arduratzen nau, aspaldian honetan eman baitnituen nire orduak . Horrexegatik betidanik kezkatu nau eta orain ere. Argi dago, ihardunaldiaren baitan esan nuenez, geure ondore kultural nagusienaeuskara dela. Baina, badirudi, azken aldian euskara gatazka bihurtu dela, hau da, Patxi Lópezek, duela hamabost bat egun, komunikabideen aurrean ekitaldi bat burutu zuen PSEren euskararekiko “ustezko” konpromiso berriaz hitz-egiteko. Hasieran, asko poztu ninduen Patxi Lópezek, bere alderdiarekin batera, adierazpen horren bidez euskararen alde egindako urratsak, baina berehala konturatu nintzen iragarpen horrek sinesgarritasun eskasa zeukala.
Izan ere, konpromiso hori sinesgarri izateko konpromiso hori berori errealitate bihurtu behar zuten duela urte askotatik agintean dauden udaletan, euskara sustatzeko aurrekontu barregarriak erabili beharrean.
Errealitatea tematia da eta ekintzek bakoitza bere lekuan jartzen dute.
Errealitateak eta ekintzek erakusten dute sozialistek euskararen alorrean erabateko konpromiso falta izan dutela agintean dauden udalerrietan, euskara erabiltzeari eta sustatzeari dagokienez.
Baina nik ez dut euskara gatazkarako gai bihurtu nahi. Esan bezala, guri geureekintzengatik ezagutuko gaituzte, hau da, geure ereduengatik, geure lehentasunengatik eta geure inbertsioengatik.
Benetako gizarte elebidunaren aldeko apustua egiten dugu EAJtik. Euskadiko 20urte baino gutxiagoko gazteek adierazten duten gizartearen aldeko apustua egiten dugu. Bi hizkuntza dakizkite, bai eta hiru ere. Gizarte eleanitza dugu helburu. Eta hori da zabaldu nahi dudan errealitatea. Horren alde lana eta inbertsioa egingo dugu, eta horren adibide izango gara.
Guk ez dugu «esango», guk «burutu» egingo dugu. Ez dugu manifesturik idatziko, guk gauzatu egingo ditugu. Eta larunabatean ez nuena esan Ihardunaldi horretan han geundenontzat jakina delako baina publikoki den edozein tokitan “burutu”egiten dugunarena egiaztatzeko hor dago EAJ-ren ponentzia eta bertan esaten dena baita gure, EAJ-rena diot, normalizazio plana ere.
Etiquetas: Euskara
Octubre 13, 2008 a las 10:00 pm |
“Guk ez dugu «esango», guk «burutu» egingo dugu” posta-ren inguruko datuak:
- Hitz kopurua: 276
- Karaktereak (tarterekin): 2.147
- Paragrafoak: 7
- Lerroak: 36
Hurrengo posta ingelesez egin beharko zenuke Iñigo, Euskal Herriko biztanleen hizkuntza-aniztasunaren adibide gisa.
Octubre 14, 2008 a las 6:24 am |
That’s a great idea “contador de palabras”, but is a pitty that PNV has only guided this country for the last +-30 years and not longer. This way the elder people would be billingual, or even trilingual too.
A post in english…. Yes, that’s would be great, but people like Patxi Lopez wouldn’t understand not even a word…. Well, just like when Iñigo writtes in basque,
Octubre 14, 2008 a las 7:29 am |
Nere iritziz PSEk ondo egin zuena argazkia ateratzea izan zen,(hau da. marketing ikuspuntutik diot, jende asko argazkia ikusi eta izenburua bakarrik irakurtzen bait du) baina manifestua arretaz irakurriz gero zer dio? Nere iritsia arabatik blogean txintxilakatu nuen, manifestua ez da batere euskararen aldekoa eta beraien ekintzak are gutxiago
Octubre 14, 2008 a las 9:30 am |
Hori dok eta!
Ekimenak egin egin behar dira eta ez hain beste berba egin. Batzuetan pentsatu dot euskerearen inguruan berba lar erabilten dirala baina beti edo gehienetan erderaz esandakoak. Euskara hizkuntza bat da eta kontua da milurte edo gehiago daukazan euskal herriaren hizkuntza dala eta gaurko egunera ekartea lortu dogula.
Zailtasunak, debekuak….. gero euskalduntzeak, alfabetatzea, erabilera sustatzea……….. danetik bizi izan dau gure hizkuntzak.
Euskerea XXI. mendean dago. Gaur edozer egin eta esan ahal dogu euskaraz. Mintzatu gaitekez eguneroko gauzez , zuzenbideaz , kimikaz eta teknologiaz. Eta, ganera, gai barria jorratu behar badogu, euskarak berak emoten deuskuz tresnak hitz barriak sortzeko edo zaharrak egokitzeko. Ez gara horren beldur. Euskara munduko beste hizkuntzen parean dago une horretan.
Esan dozun moduan, eleaniztasuna da helburua.Behar bada, oraintxe egin beharko geunkena da euskerea babesteko mantendu dogun geruza kentzea Europako beste hizkuntzetan neurtu daiten. Hizkuntzak erakuntsi dau balio dauala, ez gaitezan beldur izan, hizkuntza barriak ikastean, ez diralako lehengoak ahazten. Eleaniztasunak euskaltasuna sendotzeko be balio daualakoan nago ni
Octubre 14, 2008 a las 11:05 am |
beno trilingual garenak ez daukagu arazorik Zer hizkuntzak erabiltzen duen. Atzo ikusi nuen “politikamente inkorrecto” horri buruzko hitz egin zuten Euskeraren alde, baiña argi dagoena gure hizkuntzak ez dauka iñoren jabego-eskubiderik.
kontadorentzat, posta Ingelesez oso interesgarria izango litzateke baiña blog honetan gehienek posta euskeraz ulertzen dute edo gaztelaniaz.
Octubre 14, 2008 a las 12:09 pm |
Hemen arazo bakarra gazteladun batzuen tankera baino ez da.
http://constitucion.rediris.es/legis/1978/ce1978.html#tp
Euren ustez gu guztiok gaztelera ezagutzeko beharra daukagunez gero gaztelera erabili behar dugu, zereneta euskera jakitekorik beharra ez bait dago eta.
Baina hau ikusi ondoren:
http://constitucion.rediris.es/legis/1978/ce1978.html#tp
derrigorresko galdera, ea nork behartzen duen nor, da.
Nork politizatzen ditu hizkuntak? http://constitucion.rediris.es/legis/1978/ce1978.html#tp
Ez al da hau http://constitucion.rediris.es/legis/1978/ce1978.html#tp inposaketa eta erabaki politiko bat?
Herri honetan euskal hiztun guztiok helebidunak gara, euskera eta gaztelera edo frantzeza hitz egiten dakigu gutzienez. Gauza bera esan dezakete gazteladunek edo frantzezadunek?
Adarra jo nahian dabiltzate, bentako aniztasuna nahi badute ken dezatela hau http://constitucion.rediris.es/legis/1978/ce1978.html#tp siniezgarritazun apur bat izateko gutxienez.
Octubre 14, 2008 a las 2:24 pm |
Egia da Iñigo. Guk geuk burutu egin dugu eta burutu egingo dugu. Eta arrazoiak (nire ustez) bi dira:
1. Gure aberriaren hizkuntzak merezi duelako.
2. Altxor bat delako. Hizkuntza guztiak garatu behar direla uste dut.
Zure posta irakurtzean Ajuriagerraren esaldi bat gogoratu dut: ez esan zer egin nahi duzun eta egin. Zer egin duen EAJk euskararen alde hor daukagu. Eta dauzkagun erronkak bideratzeko ziur nago EAJk proposamenak egingo dituela.
Orain egiteko garaia da.
Octubre 14, 2008 a las 4:43 pm |
Bi abizen, bai. Izan ere Patxi Lopezi buruz ari garen bitartean, beste Lopez bat datorkit burura: nire ama. Berak ez zuen euskaraz ikasteko aukera izan, baina orduan espainiar gobernua zenarentzat lanean asi zenean euskaraz ikasi ahal izateko gorriak igaro zituen. Oraindik ez zen eusko jarlaritza, beraz beharrik ez egoteaz gain, nahiko zail jartzen zuten gure hizkuntza ikastea. Eta hala ere, lortu zuen. Gogoan dut oraindik ikastolara bila zetorrenetan zein zail egiten zitzaion amari nirekin edo anahiarekin euskeraz aritzea. Ama asko ziren inguruan euskera kaxkarra jakiteagatik beren semeekin gazteleraz aritzen zirenak. Nik orduan ez nuen ulertzen amaren grina, eta anahia eta biok barre algaraka aritzen ginen bere kasa. Aitak aldiz txikitatik hitz egin du euskeraz eta ez zuen bi gaztetxorekin euskeraz aritzeko arazorik. Baina duela aste bete, kanpoan ikasten ari naizelako, aitak korreo elektroniko bitartez gutun bat bidali zidan. Euskaraz, noski. Eta irakurtzen hasi berehala, han agertu zen, besteak beste, esan nahi dudanaren erakusgaia: aitak, “bien gauzak” idatzi beharrean, “biyen gauzak” idatzi zuen. Baina ez nuen barrerik egin. Banekielako bai, duela ez gutxitik, aitak ez zekiela euskeraz behar bezela idazten. Eta era berean, amak telefonoz ots egiten didanetan, euskaraz aritzeko dituen eragozpenak gaindituz nirekin ama hizkuntza dudanarekin hitz egitea eskertzen diot. Euskera ez delako ez inposaketa ez eta gizaldi baten esku dagoen ezer. Euskera, herriarena da; izan zen herriarena, garen herriarena eta nire uste onenetan izango den herriarena. Herria hizkuntza da eta. Eta herria dagoen bitartean hizkuntza mantenduko den era berean, hizkuntza dagoen bitartean herria mantenduko da. Beraz neri ere, Urkulluri ziruditzaion antzera, Patxi Lopezen ekarpena lehen unean ona iruditu zitzaidan. Baina segituan ulertu nuen hura ez zela euskareren aldeko ezer – tartean halako zerbait ikus bazitekeen ere -, hura euskararen jabe eginik herri berri bat sortzeko nahiaren adierazpena besterik ez zen. Eta ez dakit zuek, baina nik nire aitonen Euskera Herria, nire amaren Euskera Herria eta nire ondorengoentzako nik gozatzeko aukera izan dudan Euskera Herria nahi dut, ez Patxi Lopezeri Madriletik agintzen dioten Eusko Autonomi Erkidegorik.
Octubre 16, 2008 a las 7:45 am |
Nire komentarioa ez da zuzen-zuzenean artikuluarekin lotzen baina bai gai nagusiarekin. Ba al daki inork zer geratzen ari den Santurtziko EAJrekin? Leku pilo batean irakurri ditut kritikak eta egian esan ez dakit zer pentsatu. Ikusi hauek, adibidez:
Aupatu.com-en: http://www.aupatu.com/eu/search.php?search=polemika
Zabaldu.com-en: http://www.zabaldu.com/4907/andolin_eguzkitza_zena_politikoki_manipulatu_izana_leporatu_diote_santurtziko_pnvri/
Santurtzi al día: http://www.santurtzialdia.com/modules.php?name=Forums&file=viewtopic&p=8706#8706
Nire ustez, Ricardo eta bere zinegotziak jo ta ke ari dira lanean eta iruditzen zait baten bat ari dela bazterrak nahasten eta gure kontra egiten.
Octubre 17, 2008 a las 8:40 pm |
Eta zergaitik ez esan, zergaitik ez aldarrikau egiten dana? Ez dot uste burutzea eta esatea kontzeptu kontrajarriak diranik. Egiten dana aldarrikatu egin behar da itsuak ere jaki dagian zer egiten dan/dogun. Ixilduten danak bide emoten dautso berba egiten dauanari.
Octubre 18, 2008 a las 10:39 am |
Barkatu hau gazteleraz esatea, baino nik (lamentablemente) euskera gutxi dakit:
las patas ponen huevos más grandes que las gallinas, pero las gallinas cacarean al ponerlos…
¿y de quién comemos los huevos?….
Así que eso, alderdiak gehiago kakareatu behar du, arrazoi guztia duzu Iñaki.