Euskera munduan zehar

By Urkullu

Joan den larunbatean, irailan Il Trovatore-ren antzezpenean gertatu zitzaidan bezela,  Bilbo-ko Euskalduna Jauregia-n OLBE-ABAO-k “tutto Verdi” egitasmoaren barruan antolatutako “I due Foscari” opera ikus-entzutera joateko aukera izan nuen. Opera bera beste batzuk baino laburragoa da baina Verdi-renak direnetarikoa, bakarrekoak gustora entzutekoak eta beste autore batzuenak baino errezago jarraitzekoak. Larunbatekoan antzezpenaren dekoratuak opera honek eskatzen duen bezala oso serioak ziren. Argumentarioari dagokionez, ba…justizia eta bere hutsuneak edota injustiziak, boterea noren eskutan justizia interes ezberdinen arauera, baita justizia gizakiena zein Jauungoikoarena,…hau guzti hau, duela bi mende eta Venezia-n kokatua.
img25
Joan den egunean, hala ere, beste gauza batzutaz ere izan nintzen pentsatzen opera bera dastatzen nuen bitartean (izugarri onak iruditu zitzaizkidan bakarrekoak eta biren artekoak, zoragarri aritu zirelarik denak baina Marco di Felice eta Latonia Moore-ren lanak bereziki distiratsuak izanik) eta bat izan zen Bilbao orkestra sinfonikoaren lana eta opera honetan izen den zuzendaria Renato Palumbo. Ah ze lana egin zuen orkestra, abeslariak eta abesbatzak zuzentzen. Nola zuen ikasita eta landuta opera guztia. Ze garrantzitsua den zuzendariaren lana ondo neurtua!  (“Por cierto”! Ez dakit nik operatan ez eze beste edozein antzezpenetan ere, edo ixilik egon beharreko tokietan, ez ote litzateken sarreran edo sartu orduko aulki gainetan azalik gabeko edo gozoki edo azukrerik gabeko gominolak edo zerbait izatea -zaratarik egin gabe jan ahal izatekoak- estula dutenentzat/izan genezakeontzat. Eta, bestetik, ez dakit azkenean oholtza baten gainean agertzen direnek edo edozein motatako ekitaldietan jendaurrean agertzen direnek/garenok ekitaldiari hasiera eman baino lehen ez ote genuken gure sakeleko telefonoa erakutsi behar eta guk ixilarazi egiten dugunaren keinua eginik ikus-entzulegoak automatikoki gauza bera egin dezan.

Tira…opera aurrera zihoalarik beste gauza batetaz ere pentsatzeko aukera izan nuen. Euskera. Bakarrekoak edota bien artekoak bukatzean eta txalo-sorta eman ordukoan nire atzean eserita nituenen ahotsak entzutean frantsezez hitz-egiten zute. Ezin dut esan ipar-euskaldunak ote ziren ala frantziarrak ote ziren. Nolanahi ere, operak mugiarazten duen entzulegoari dagokionez ah! ze garrantzitsua Bilbo-n holakoa mantentzea Asturias, Cantabria, Madril, La Rioja, Castilla-Leon eta frantsesez hitz-egiten dutenek ere etorri egiten direlarik Bilbo-ra. Euskadi-tik zer esanik ere ez! Baina…gure nortasuna -euskal nortasuna entzulego mota honen aurrean landu egiten dela ixilean “lluvia que va calando”- oso maila gorenean ere badoa konturatu gabe. Antzezpenaren, abestutakoaren testuak gazteleraz eta euskeraz jartzen dira eskenatokiaren goiko aldean eta euskerara zoragarri ondo itzulita gainera, aulki bakoitzaren gainean ikus-entzule bakoitzak duen egitarau bakoitza elebitan dago. Eta…munduan zeharretik etorritako artistek hori ere badakite. Operaren bitartez ere, “elitista” dela eremu batean esaten den horretan, euskera bada munduan zehar…eta gorengo maila erakutsiaz gainera.         

Etiquetas:

7 comentarios para “Euskera munduan zehar”

  1. Gotzon Dice:

    Kultur arloko kontuetan euskera nahiko aurreraturik egongo da, ez diot ezetz, baina enpresa pribatuan oraindik lan asko dago egiteke. Gaur, Gasteiz klinika ezagun baten egon naiz. Inork ez zekien euskeraz hitz egiten. Agiri eta informazio guztiak erderaz baina ez zeuden. Lotsagarria benetan. Egiteko asko dago oraindik. Lan asko dago egiteke eta hor, politikariok, gogor egin behar dezute.

  2. Manu Dice:

    Arazoa da oraindik ez diogula euskarari gaztelerari bezain besteko garrantzia ematen. Biak parekatu edo, hobe, euskarari garrantzi gehiago eman beharko genioke. Orduan bai, orduan bidean aurrera egingo genuke.

  3. Txapela Dice:

    Manugaz bat nator. Euskarari ez badeutsogu emoten behar dauen garrantzia, apurka apurka gure hizkuntza espaurruek galduten hasiko da. Euskaldun guztion beharra da eguneroko erabilpena aldarrikatzea.
    Asko dekogu egiteko, ta badakit eingo dogula.

  4. Igone Dice:

    Jo Iñigo… Tanto pensar ni se si te daría tiempo a fijarte en el mosqueo del director cuando interrumpía la gente para aplaudir, o cuando sonó insistentemente un movil.

    El tenor por cierto, flojo.

  5. beloke Dice:

    A decir verdad, para estar en una opera, de primeras hay que tener el móvil apagado y segundo saber estar, como hay falta de costumbre de esas cosas, me imagino que por eso esa serie de fallos de mucha gente, a la hora de disfrutar de una opera.
    Por cierto, Iñigo! Me gustó mucho la txamarra que llevabas el pasado Domingo en la inauguración del batzoki de Alonsotegi. Sabía que eras nacido en Alonsotegi, aunque creía que tu infancia la habías pasado en Munguia. No sé por qué me había hecho esa idea.

  6. Igone Dice:

    Beloke,

    Nada más empezar, el “pesado” de turno, nos da siempre los mismos consejos. Bien. Pues siempre hay algun movil sonando…. Increible. La gente es la leche.

    Por lo demás, tenemos en Bilbao, y por ende, en Euskadi, una oferta musical y cultural variada que permite todos los gustos. Y que permite, a través de diferentes programas, disfrutar de cualquier estilo musical. Una muestra más, de que las cosas se hacen bien.

  7. beloke Dice:

    Si ya se que hay variedad de estilos musicales en Bilbao para todos los gustos y en diferentes pueblos de Bizkaia desde ópera, zarzuela, teatro, comedia, tragedia, teatro de calle, conciertos de rock, conciertos clásicos en fin un poco de todo, de los cuales he tenido el gusto de poder ir a alguno de ellos.
    Estamos hablando de que a pesar de que avisan que se apaguen los móviles bien sea en el cine, en el teatro, en la ópera la gente no tiene educación cívica. Y por otro lado no comprendo porque la gente tiene que estar haciendo ruidos, comiendo, levatandose de sus sitios, en fin mientras intentas disfrutar de una obra musical, ….a eso iba el tema y no en las ofertas varias culturales que ya sabemos que algunas cosas se hacen bien aquí, afortunadamente, a mi me vas a decir!!, que estoy informada de primera mano de todo eso.

Escribe un comentario