Euskeraren Eguna

By Urkullu

“Euskaldun jaio nintzan euskaldun hazi
euskera hutsik amak zidan (eustan) irakatsi
euskera maite maite, zabiltz neugaz beti
euskera hil ezkero ez nuke nahi bizi” (bis).

Zenbat aldiz abestuko ote nuen…baita:

“Aitorren hizkuntz(a) zaharra nahi degu zabaldu…”


baita:
“Euskara, euskara, jalgi hadi plazara,…” edota:
“Araban bagare, Gipuzku/o(a)n bagera, Züberun bagire ta Bizkaian bagara
baita ere Lapurdi ta Nafarr(o)an”.
eta…
Zenbat eta zenbat abesti euskera maitatzeko,euskera aldarrikatzeko, euskera goraipatzeko…
bizitza, ohiturak eta nortasuna adierazteko.

Beti gogoan ditudanak gogoan ditudalarik euskeraz bizi egin ahal izateko eman didaten aukeragatik, biharko Euskera-ren Egun(a) honetan baikortasuna adierazi nahi dut.
Bai, badakit eta horretan dihardut euskeraren erabilpena hiztunen artean hori dena erronketariko bat. Baina ekinaren ekinaz lortuko dugula hori ere uste dut.
Nola ez izan behar itxaropenik!

Duela hogeitabost urte nola geunden, nolako bilakaera izan duen arlo guztietan euskerak egunotan gogorarazten digutenez…guzti hori kontutan hartzen baldin badugu, nola ez dugu, ba, itxaropenik izango! Hilzorian egonda eta munduan egotera egin dugu bidea. Horretan ihardun duten guztiei -denei- eskerrik asko eta zorionak!

Joan den astean Kirmen Uribe-rekin solasean berak esaten zuenez ihes egin dezagun “malditismo”-tik euskeran ere. Ez gara txikiak, ezberdinak bai eta munduak askotarikotasuna-aniztasuna behar du. Ez dezagun guretzat baino ez egin, egin dezagun munduarentzat. Bila dezagun euskerarentzako euskeraz hitz-eginaz mundu aurreratuan euskalduntasunaren homologazioa.

uribe

Orain arte egindakoak honaino ekarri gaitu. Ondo egindako guztia azpimarratu nahi dut azken hogeitabost urtetan, oker ez banago, ehun eta berrogeita hamar mila euskal hiztun gehiago dagoelako. Badugu oinarria aurrera egin ahal izateko. Ekin diezaiogun euskerari aldarrikatuz, goraipatuz eta maitatuz. Erabil dezagun eta lehen mailan jokatuko dugu. Aurrera!

 

5 comentarios para “Euskeraren Eguna”

  1. Artajo Dice:

    Aupa Iñigo, Wazemanetik ateratako bideoa benetan barregarria da. Eskerrik asko eguna bukatzerakoan alaitasun pixkat emateagatik.

    Argazkia ez da makala ere ez. Kirmen eta Mikel Urmaneta, Kukuxumusokoa, benetan apartekoak dira

  2. beloke Dice:

    Txikitan gogoratzen naiz euskeraren alde korrika eginez eta gure hizkuntza euskaltegian ikasi nuen. Gutxi gorabehera.
    zure bigarren bideoa gustatu zait umore ona ikusten da.
    Segi aurrera, Iñigo!

  3. beloke Dice:

    Antes de irme de viaje a Gales he visto para mi sorpresa la noticia del asesinato de Ignacio Uria empresario de 70 años, quería dar mi pésame a la familia Uria, una salvajada lo que ha hecho ETA, mis condolencias a la familia en un momento de dolor que estarán pasando….sobran las palabras y la verdad que ETA da asco y repugnancia con lo que está haciendo, no hay justificación para lo que han hecho.
    Lo siento un montón por la familia, que además de haber perdido a un ser querido y apreciado en Azpeitia, acercándose unas fechas tan señaladas como es la Navidad, no sean capaces de dejar las armas estos asesinos sin alma.

  4. Txapela Dice:

    Euskararen Nazioarteko eguna zikindu dute ETAko kideek. ETAko kideek eta gaur ixil ixilik daudenek ere.

    Gure hizkuntza aldarrikatzeko eguna zen gaurkoa. Gure hizkuntzak merezi zuelako baina ETAko kideek ez dute uste beharrezkoa zenik.

    Utzi pakean !!! Gora Euzkadi !!! Gora euskara !!! Bakea nahi dugu.

  5. ibai Dice:

    Euskara gutxi ikusten dut ba nik blog honetan…

Escribe un comentario