1936-1939 bitartean eta haren ondorioz geroago ere kartzelan izandako 224 apaiz eta eliz-gizonak, “jarraipenezkoa” jasan zuten Euskal Eliza-ren 800 kideak, Gudarien 114 kapelauak eta, nola ez, erahildako 14 euskal apaizak gogotan.
Joandako ekainak 30-ean Bilbo-ko Gotzaia eta Gotzai-laguntzaileak, Donostia-ko Gotzaiak eta Gasteiz-ko Gotzaiak aipaturiko erahildako 14 apaizen omenezko deitu zuten Hileta-Elizkizun Bateratuan izan nintzen atzo, uztailak 11a, Gasteiz-ko Eliza-Nagusi Berrian. Ez da ekimen horretan geratzen soilik egungo gotzaiek erabagitakoa. Uztailaren 1ean Deia egunakariaren, besteak beste, 5. orrialdean argitaratuta dagoen Oroimena garbitu, Egiari serbitu, Parkamena eskatu Gotzaiek sinatutako artikulua irakurtzera gomendatzen dut.
Pozarren hartu nuen Gotzaiek erabakitakoa eta argitara jakin-arazitakoa, aipatutako guztiengatik baita bere senitarteko eta lagun guztiengatik ere.