AGUR eta OHORE!

By Urkullu

1936-1939 bitartean eta haren ondorioz geroago ere kartzelan izandako 224 apaiz eta eliz-gizonak, “jarraipenezkoa” jasan zuten Euskal Eliza-ren 800 kideak, Gudarien 114 kapelauak eta, nola ez, erahildako 14 euskal apaizak gogotan.

Joandako ekainak 30-ean Bilbo-ko Gotzaia eta Gotzai-laguntzaileak, Donostia-ko Gotzaiak eta Gasteiz-ko Gotzaiak aipaturiko erahildako 14 apaizen omenezko deitu zuten Hileta-Elizkizun Bateratuan izan nintzen atzo, uztailak 11a, Gasteiz-ko Eliza-Nagusi Berrian. Ez da ekimen horretan geratzen soilik egungo gotzaiek erabagitakoa. Uztailaren 1ean Deia egunakariaren, besteak beste, 5. orrialdean argitaratuta dagoen Oroimena garbitu, Egiari serbitu, Parkamena eskatu Gotzaiek sinatutako artikulua irakurtzera gomendatzen dut.

Pozarren hartu nuen Gotzaiek erabakitakoa eta argitara jakin-arazitakoa, aipatutako guztiengatik baita bere senitarteko eta lagun guztiengatik ere.

Gasteiz-en ospatutakora, aurrean aipatutakoengatik eta Euskal Historia eta Euskal Eliza Katolikoari zor zitzaionagatik joan nintzen. EAJ-ren hainbat kide eta kide izan ziren Gasteiz-koan eta badakit, jakin ere, gaur “El País” egunkariak dioenez: “Al acto asistieron Iñigo Urkullu, líder del PNV, partido con el que simpatizaban los ejecutados…” holako interpretazioa eman diotena batzuk. Itsusietan-itsusi egunkari berean, eta España ataleko orrialdeetan dagoenez Estatuan eta Estatutik kanpo ere irakur ahal izango zena, Euskal Herriko Unibertsitateko (Erretore-ohia al da?) Historia-Garaikidearen katedraduna den Manu Montero-k sinatzen duena eta argitu izana ere.

Ez dut ezta, nola ekimen hau dela eta egunkari eta hedabide batzuentzat, orain bai, Euskal Eliza-taz aipatzean intentziorik ote den ala ez, aztertzeko gogorik ere. Horretarako beste aholku bat, uztailaren 11ean eta Deia egunkariaren 5. orrialdean Jose Manuel Bujanda Arizmendi-k sinatutako eta argitaratutakoa. Irakurtzekoa!

Gasteiz-ko Eliza-Nagusi Berria-n izan nintzen hainbat kristaurekin batera. Beraiek bezela. Araba-ko Foru Aldundi-ko, Araba-ko Batzar Nagusietako, Eusko Legebiltzarre-ko, Gasteiz-ko Udal-eko (jendartean beste Lurraldeetako hainbat Herri-ordezkari izan zelarik ere) EAJ-ren izenan diren hainbat ordezkarirekin batera zutik elizkizun guztian zehar, Euskal Eliza Katolikoarekin batera, omendutako senitarteko eta herritar guztiekin batera.

FuneralSacerdotesFusilados

Elizkizuna bukatzean batek galdetu zidan: “baina… nola? Honantz nentorrela nire alabak deitu dit eta irratia batean entzun omen duela Urkullu ez dela sartuko Eliza-Nagusia-n frankista-ikurrez beterik dagoelako esan duela esan dit” Ba ez! Badira bai frankista-garaiko ikurrak arrazoi hori kanpoaldean pankarta baten atzean bildu zirenen arrazoia izango zen behar bada, ez nirea. Han izan nintzen Euskal tankerara egindako Elizkizun batean, seriotasunez, zintzotasunez, zuhurtasunez eta fedez egindako elizkizun batean. Han izan nintzen eta bat egiten dut Ricardo Blazquez, Juan Mª Uriarte eta Mario Iceta, Gotzai eta Gotzai-laguntzailearen izenean, Homilia osoan zehar eta Benedicto XVI. eta Juan Pablo II.-ren “Enciclica” deritzaienetan oinarrituz ere, Miguel Asurmendi Gotzaiak esandakoaz.

Han izan nintzen arrazoi nagusi bategatik:

Albizu Vidaur, Gervasio.
Lekuona Etxabeguren, Martin.
Adarraga Larburu, Jose.
Ariztimuño Olaso, Jose.
Sagarna Uriarte, Jose.
Mendikute Lizeaga, Alejandro.
Otano Miqueliz, Jose.
Arin Oyarzabal, Jose Joakin.
Guridi Arrazola, Leonardo.
Marquiegi Olazabal, Jose.
Peñagarikano Solozabal, Jose Ignacio.
Onaindia Zuloaga, Zelestino.
Iturrikastillo Aranzabal, Jose.
Urtiaga Elezburu, Roman de San Jose.

Agur eta Ohore!

4 comentarios para “AGUR eta OHORE!”

  1. ostadar Dice:

    Aita MakayaK esan zidan beti gure Frankismoren biktimak gogoratzen zituela, nahiz eta apaizak izan.
    Heldu da Gure arteko arazoak garbitzeko garaia. Poztu egiten nau Gure Frankismoren biktemen gogoratzen dugula jakiteak.
    “El Pais” Egunkariari ez egin kasurik!

  2. KSS Dice:

    Iñigo:

    La petición de perdón de la Iglesia institución llega demasiado tarde. No solo están los sacerdotes católicos asesinados. Tambien quienes, como mi tio, Domingo San Sebastián Lapeyra, y varias decenas más fueron encarcelados y desterrados. Muchos de ellos murieron en el destierro. Como el don Ramón Ertze Garamendi, canónigo y profesor de las Universidades Nacional Autónoma de México y de Lovaina. Fueron perseguidos por su compromiso con la Fe y con el Evangelio. En el Vaticano, hay archivadas decenas de cartas de estos sacerdotes. Y junto a la Iglasia Católica algunas instituciones públicas contemporáneas. El Ayuntamiento de Ermua financió un libro titulado “Historia General de la Villa de Ermua” en la que no solo se obvia la labor del párroco, don Críspulo Salaverria, y del coadjutor-organista, don Domingo Sebastián, salvando vidas (de los carlistas del pueblo) ante las matanzas de los correligionarios del señor alcalde actual. No solo eso. En el bodrio en cuestión, se dice que, a mi tío, los franquistas “le ascendieron”. ¡Increible!. Fue bajado del púlpito cuando suplicaba por la vida de los “perdedores” y, sin terminar, la Misa, conducido al Carmelo y, luego, a Larrínaga (al pedirle el fiscal dos penas de muerte).
    La Iglesio institución no solo debe pedir perdón, sino inicra los procesos de beatificación de los mártires vascos gracias a quienes algunos (entre quienes me encuentro) seguimos siendo católicos.

  3. Maitane Dice:

    Post hau irakurri ta gero esan behar dut guztiz ados nagoela zurekin Iñigo .
    Horrelako omenaldiak egin behar dira gure gudarien omenez .
    Hainbat gudari Euskadiren alde beraien bizitza eman zuten eta askok asko borrokatu zuten gure Euskadiko herrietatik .
    Agur eta Ohore !

  4. Aitor Dice:

    Ostera ere El Pais eta antzeko egunkariak interpretazio libreak egiten .
    Noiz arte ? Beti EAJren kontra.
    Baita irrati batzuetan entzun direnak…..
    Nire ustez omenaldi ori oso garrantzitsua izan da , gure herriaren historia ez galtzeko .

Escribe un comentario